Koronabirusa

Kasu bat azken 24 orduotan eta 506,49raino jaitsi den intzidentzia

Covid19 kasu bat antzeman du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Beherantz segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak. 700etik gorako intzidentziatik 617,28raino jaitsi zen astelehenean, atzo 585,63raino eta gaur 506,49an da. 500etik behera murrizten bada, eremu laranjara igaroko da Usurbil.

Badirudi apaltzen doala covid19-aren "bigarren olatua" Usurbilen. Hala erakusten dute egunez egun Osasun Sailak argitaraturiko datuek. Asteazken honetakoei erreparatuz gero, azken 24 orduotan kasu bakarra antzeman dute udalerri honetan. 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia metatuak ere beheranzko bidean segitzen du; 506,49an da gaur. Duela bi aste, azaroaren 5ean erregistratu zen tasa altuena; 902,18ko intzidentzia izatera heldu zen udalerri hau. Ordutik beherantz egin du; azaroaren 6an 845,70eko intzidentzia genuen Usurbilen, 775,56raino jaitsi zen hilaren 9an, 759,73 hilaren 10ean eta 696,42raino murriztu zen biharamunean. Aste honetan, astelehenean 617,28koa genuen, atzo 585,63raino murriztu zen eta gaur 506,49an da.

Urriaren 26az geroztik, eremu gorrian da udalerri hau. Baina 500etik behera murritten bada, eremu laranjara itzuliko gara. Bide honetan segita, laster gerta daiteke.

Aipatu moduan, murriztu baitira covid19 kasuak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Azken 7 egunotan 10 kasu izan ditugu. Baina izan dira askoz kasu gehiagoko asteak ere; azaroaren 2tik 8ra 24; 28 urriaren 26tik azaroaren 1era eta baita astebete lehenago ere. 

Gaurko datua aintzakotzat hartuta, azaroa hasi zenetik covid19 43 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 191 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Datuokin, Usurbilek eremu gorrian segitzen du, baita Lasarte-Usurbil osasun eremuak ere; asteazken honetan, 750,60ko intzidentziarekin. Bertan, 74 kasu antzeman ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan.  Buruntzaldea osoak ere eremu gorrian segitzen du. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 970,22 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,92. Azken 7 egunetan 68 kasu). 
-Astigarraga: 873,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Hernani: 1369,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 105 kasu). 
-Lasarte-Oria: 871,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 63 kasu). 
-Urnieta: 533,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,32. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 506,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 10 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela gutxira arte tasa altuena izan duen Urnietak. Udalerri bakarrak 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia izaten segitzen du; Hernanik. Beherakada nabaritzen hasia da eskualdea. Eskualde osoak eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Herrialdeak milatik gorako intzidentziarekin; 1040,72koarekin gaur. 32 udalerri ditu eremu gorrian eta 2 eremu laranjara igaro dira.

459 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 14.929 test egin dira EAE osoan; 1.050 izan dira positiboak. Haietatik 459 Gipuzkoan, 459 Bizkaian, 122 Araban, 10 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 79 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 137 pertsona daude ZIU-n. Azaroaren 9tik 15era, 83 pertsona hil dira hiru herrialdeotan.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.87an dago gaur.

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 85 ikastetxeetako 123 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,70a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19