Koronabirusa

Eremu gorritik laranjara igaro da Usurbil, intzidentzia 443,18raino murriztu ostean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 19a, 12:34

Osasun Sailak kaleratu berri dituen azken datuen arabera, eremu gorritik laranjara igaro da Usurbil, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 443,18raino murriztu ostean. 3 covid19 kasu berri detektatu dituzte azken 24 orduotan udalerri honetan.

Mantso baino Osasun Sailak plazaraturiko azken datuen arabera, gutxitzen doaz covid19 kasuak Usurbilen eta beherantz egiten ari da nabarmen, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa. Urriaren 26az geroztik eremu gorrian zen Usurbil. Hiru aste eta erdi beranduago, eremu laranjara itzuli da, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 500etik beherakoa izatera heldu baita gaur.

Eremu gorrian Azaroaren 5era arte etenik gabe gorantz egin eta egun hartan 902,18ko intzidentzia tasa izatera heldu zen udalerri hau. Ordutik beherantz egin du; azaroaren 6an 845,70eko intzidentzia genuen Usurbilen, 775,56raino jaitsi zen hilaren 9an, 759,73 hilaren 10ean eta 696,42raino murriztu zen biharamunean. Aste honetan, astelehenean 617,28koa genuen, asteartean 585,63raino murriztu zen eta atzoko datuetan 506,49an zen eta gaur, 443,18an. 

Aipatu moduan beraz, eremu laranjara igaro da Usurbil. Gaurko datuetan colore aldaketa izan duen udalerri bakarra. Atzo beste bi udalerri igaro ziren eremu gorritik laranjara; Hondarribia eta Zumaia. Eremu horretan segitzen dute gaur. 

Covid19 agerraldiei dagokienean, 3 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Azaroa hasi zenetik covid19 46 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 194 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.

Usurbil izan ezik, Buruntzaldeako gainerako udalerriak eremu gorrian 
Aipatu moduan, eskualdean gaurko albiste nagusia; Usurbil eremu laranjara igaro dela. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute, baita Lasarte-Usurbil osasun eremuak ere; 671,39ko intzidentziarekin. Bertan, 74 kasu antzeman ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan. Buruntzaldea osoak (Usurbil salbu) ere eremu gorrian segitzen du. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 1017,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,02. Azken 7 egunetan 79 kasu). 
-Astigarraga: 906,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,22. Azken 7 egunetan 28 kasu). 
-Hernani: 1294,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 96 kasu). 
-Lasarte-Oria: 780,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 62 kasu). 
-Urnieta: 500,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,35. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 443,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,64. Azken 7 egunetan 12 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek izaten segitzen du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela gutxira arte tasa altuena izan duen Urnietak. 500ek intzidentzia du, eremu gorritik laranjara igarotzear da. Bi udalerrik dute 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia ; Andoainek eta Hernanik. Beherakada nabaritzen hasia da eskualdea. Eskualde osoak (Usurbil salbu) eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Herrialdeak milatik gorako intzidentziarekin; 1013,81ekoarekin gaur. 31 udalerri ditu eremu gorrian eta 3 eremu laranjara igaroak dira. Aipatu moduan, atzo Hondarribia eta Zumaia. Gaur Usurbil.

478 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 14.886 test egin dira EAE osoan; 1.069 izan dira positiboak. Haietatik 478 Gipuzkoan, 432 Bizkaian, 136 Araban, 23 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 56 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 133 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.86an dago gaur.

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 84 ikastetxeetako 124 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,71.

Xehetasun gehiago hemen: covid19