Usurbilgo Udalak eskainiko duen zerbitzu berria Artzabalen duen lokalean kokatuko da. “Energiaren inguruan hezkuntza lana egingo du, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren garrantzia azpimarratuz, baita energia berriztagarrien inguruko zalantza eta aholkularitza eskainiz eta probrezia energetiko egoeran daitezkeenei lagunduz ere”, Udaletik aditzera eman dutenez.
Horrekin batera, “udalaren energia kudeaketa hobetzea” izango du beste lan ildoetako bat, beti ere “udaleko hirigintza eta zerbitzuetako sailekin harremanetan”. Eremu honetako hainbat lanketa ere bideratuko ditu bulego honetako udal teknikari berriak: “udal-argiteriaren inbertsio plana diseinatu, udal-energia inbentarioa osatu eta jarraipen prozedura zehaztu, udal-eraikinen auditoretza energetikoak gauzatu eta inbertsio plana proposatu, energia berriztagarrien jarraipena egin eta sorkuntza aukeren bideragarritasuna egin”.
30 urtetik beherako teknikariaren hautaketa
Zortzi hilabeterako kontratazioa egitea aurreikusten du Udalak, baina “zerbitzuaren balorazioa ona bada”, jarraikortasuna emateko prest da. “Udal-energia inbentarioa osatu eta jarraipen prozedura zehaztu, udal-eraikinen auditoretza energetikoak gauzatu eta inbertsio plana proposatu, energia berriztagarrien jarraipena egin eta sorkuntza aukeren bideragarritasuna egin…” lanok burutu beharko ditu.
Teknikari lanetarako 30 urtetik beherako gazteagoa kontratatuko du Udalak hasiera batean zortzi hilabeterako eta lanaldi osorako, Covid19-ak eragindako osasun krisiak dakarren ekonomia krisiak “gazteen lan-egoeran sor ditzakeen arazoak kontuan izanda, eta udal-gobernuak gazteen enplegua bultzatzeko duen konpromisoari eutsita”. Abendutik uztaila arte luzatuko da kontratazioa.
LAN-ESKAINTZA:
Lanpostuaren deskribapena:
Energiaren inguruko udal-bulegoa eramango du. Energiaren inguruan hezkuntza lana egingo du, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren garrantzia azpimarratuz, baita energia berriztagarrien inguruko zalantza eta aholkularitza eskainiz eta pobrezia energetiko egoeran egon daitezkeenei lagunduz ere. Horrez gain, udalaren energia kudeaketa hobetzea ere izango da aholkulariaren beste zereginetako bat, udaleko hirigintza eta zerbitzuetako sailekin harremanetan.
Herritarrei zuzendutako zerbitzuaz gain, energiaren alorrean udalak egin beharreko zereginak ere bere gain hartuko ditu teknikari berriak: udal-argiteriaren inbertsio plana diseinatu, udal- energia inbentarioa osatu eta jarraipen prozedura zehaztu, udal-eraikinen auditoretza energetikoak gauzatu eta inbertsio plana proposatu, energia berriztagarrien jarraipena egin eta sorkuntza aukeren bideragarritasuna egin, eta abar.
Ezinbesteko baldintzak:
-
- Goi mailako ingenieri titulua edo gradua
-
- Euskera C1
-
- Gazte enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboen esparruan toki-erakundeek
gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiak (EHAA 2020/07/02) ezarritako baldintzak:
a) 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
b) Desenpleguan egotea eta enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute.
c) Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi behar da, eta, zehazki, dirulaguntzaren eskabidean adierazitakoan (Usurbil).
Kontratazio-unean bete behar dira a), b) eta d) letretan arautzen diren baldintzak, eta kontratua abiatu aurreko egunean bete behar da c) letran arautzen dena.Baloratu beharreko baldintzak:
-
- Euskera C2
-
- Energia arloko masterrak izatea
-
- Perfil pertsonala: ekimena, komunikazio gaitasunak eta sozialak, taldean lan-egiteko
gaitasuna, enpatia, antolakuntza eta sinetsi gaitasuna.
-
- Deialdian ezarritako lehentasun ordena beteko da (8.3 artikulua): a) DSBE
prestazioaren titularrak edo onuradunak. b) 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak. c) 6. artikuluko baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.
Lan eskaintzan izen emateko esteka hemen duzue: LANBIDE
Informazio gehiago bideotatik: 943 371 951 /usurbil.eus