NOAUA!ren Kulturaldia

"Fadoak entzuten zituen gizona" igandeko antzezlanerako sarrerak agortuak

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 20a, 09:52

Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti aktoreak Sutegiko oholtza gainean bilduko dituen "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana eskainita agurtuko dugu aurtengo NOAUA!ren Kulturaldia. Harrera ezinhobea izan du hitzorduak; sarrerak agortu dira jada.

Albiste honi atxikitako XAKE Produkzioak-en bideoan duzue "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlanaren aurrerapentxo bat. 

"Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana
Eguna:
azaroak 22, igandea.
Ordua:
18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: “Fadoak entzuten zituen gizona” bidaia bat da. Zineman “road movie”ak dauden moduan, hau “road play” bat izango litzateke. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan".

Egilea: Kepa Errasti.
Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti.
Argi diseinua: David Alcorta.
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo.
Musika: Pascal Gaigne.
Ekoizpena: Xabier Ormazabal.
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek.

Sarrerak: AGORTUAK.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.