Heldu da, euskara entzun eta ahotan hartzeko 15 eguneko ariketa kolektiboa; martxan da gaurtik, azaroaren 20tik abenduaren 4ra 2. Euskaraldia! Euskara ahotan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzea sustatu nahi duen ariketa kolektiborako izen ematea atzo itxi zen. Txapa gabe bazarete ordea, ostiral honetan jasotzeko azken aukera izango duzue. Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herri batzordeak banaketarako mahaia kaleratuko du berriz gaur, ordu eta lekuotan:
Azaroak 20, ostirala
10:00-14:00 NOAUA! Kultur Elkartea.
18:00-19:00 Sutegi ondoa.
Informazio gehiagorako:
usurbil.euskaraldia.eus
Banderolak salgai
Euskara ahotan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzeko aukera eskaini nahi du azaroaren 20tik abenduaren 4ra iragarri den 2. Euskaraldiak. Balkoietan jartzeko banderatxoak plazaratu dituzte. Usurbilgo Eroski Cityn eta Laurok liburudendan topatuko dituzu, 5 eurotan salgai. Eta bestela, Euskaraldiaren web orrialdeko dendan, Elkar dendetan edota Berria egunkaria saltzen duten kioskoetan.
Euskaraldiko banderatxoa zure etxeko balkoian jartzen baduzu, Euskaraldiko produktu-loteen zozketan parte hartzeko aukera izango duzu. Hauek dituzu lehiaketako arauak:
- Atera argazkia Euskaraldiko zure banderatxoarekin.
- Igo zure Facebook, Instagram edo Twitter kontura.
- Ez ahaztu etiketatzea #JantziKaleak
- Listo. Zorte on Euskaraldiko produktu loteen zozketan.