Koronabirusa

2 kasu eta beherantz segitzen duen 427,35eko intzidentzia, gaur ere eremu laranjan gara

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 20a, 12:59

Azken 24 orduotan 2 covid19 kasu detektatuta eta 100.000 biztanleko 14 eguneko 427,35eko intzidentziarekin, eremu laranjan segitzen du Usurbilek bigarren egunez Usurbilek. Hala diote, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusari lotuta kaleratu berri dituen azken datuek.

Murrizten doa etenik gabe 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua Usurbilen. Atzo eremu gorritik laranjara igaro ginen, 443,18ko tasa erregistratu ostean. Gaur koxka bat behera egin du berriz koronabirusak udalerri honetan duen intzidentziak; 427,35eraino. 500etik beherako tasan segitzen dugunez, eremu laranjan gara bigarren egunez. 

Gipuzkoan Usurbil aintzakotzat hartuta, lau dira eremu laranjan diren udalerriak; Hondarribia, Zumaia eta Buruntzaldeko beste udalerri bat, azken asteotan tasa izugarri altua izan duen Urnieta. 

Urriaren 26az geroztik eremu gorrian zen Usurbil. Hiru aste eta erdi beranduago, eremu laranjara itzuli da, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 500etik beherakoa izatera heldu baitzen atzo. Azaroaren 5era arte etenik gabe gorantz egin eta egun hartan 902,18ko intzidentzia tasa izatera heldu zen udalerri hau. Ordutik beherantz egin du; azaroaren 6an 845,70eko intzidentzia genuen Usurbilen, 775,56raino jaitsi zen hilaren 9an, 759,73 hilaren 10ean eta 696,42raino murriztu zen biharamunean. Aste honetan, astelehenean 617,28koa genuen, asteartean 585,63raino murriztu zen, asteazkenean 506,49an zen, atzo 443,18an eta gaur 427,35ean.

2 kasu
Koronabirusak Usurbilen duen intzidentziak beherantz egin badu, covid19 kasuak ere murriztu direlako izan da. Azken 24 orduotan, 2 kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan; 9 azken 7 egunotan. Azaroa hasi zenetik 48 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 196 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Astez asteko bilakaerari erreparatzen badiogu, azken 7 egunotan 9 koronabirus kasu izan dira. Aurreko asteekin alderatuta askoz gutxiago. Azaroaren 2tik 8ra 24 kasu, urriaren 26tik azaroaren 1era 25 eta 23 izan genituen urriaren 19tik 25era.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.

Buruntzaldeako bi udalerri eremu laranjan
Usurbil eremu laranjan da atzotik, Lasarte-Oriak eremu gorrian segitzen du. Bi udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere bai; 671,39ko intzidentziarekin (74 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldera begira, Usurbilekin batera gaur azken asteotan intzidentzia izugarri altua izan duen Urnieta ere eremu gorritik laranjara igaro da. Gainerakoek eremu gorrian segitzen dute:
-Andoain: 976,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 68 kasu). 
-Astigarraga: 825,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,09. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Hernani: 1259,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 80 kasu). 
-Lasarte-Oria: 711,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 52 kasu). 
-Urnieta: 484,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,39. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Usurbil: 427,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,57. Azken 7 egunetan 9 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek izaten segitzen du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela gutxira arte tasa altuena izan duen Urnietak. Biak eremu laranjan gaur. Udalerrik bakarrak du gaur 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia; Hernanik. Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oriarekin batera eremu gorrian segitzen dute. Gipuzkoak ere bai. Herrialdea aspaldiko partez, milatik beherako intzidentziarekin gaur; 978,11koarekin. 30 udalerri ditu eremu gorrian eta 4 eremu laranjara igaroak dira. Duela bi egun, Hondarribia eta Zumaia. Atzo Usurbil. Gaur Urnieta.

407 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 14.391 test egin dira EAE osoan; 935 izan dira positiboak. Haietatik 407 Gipuzkoan, 412 Bizkaian, 109 Araban, 7 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 62 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 135 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.83an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19