Hurbilagoren kanpaina

'Preziyo Juxtua' zein den asmatuko al zenuke?

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 20a, 16:52

Hurbilago merkatari eta ostalarien elkarteak 'Preziyo Juxtua' izeneko kanpaina jarri du martxan. Argazkiko eskaparatean dauden produktu guztien preziora gehien hurbiltzen direnek saria eskuratuko dute.

Eskaparatea Kontzeju Zarra 13 kaleko lokalean topatuko duzue. 2015ean, Kilometroak Gattunk dendaren egoitza izan zen toki berean. Bertan ikusgai dauden produktu guztien preziora gehien hurbiltzen direnek saria eskuratuko dute. Hurbilagok planteatu duen jolasaren arauak hauexek dira:

- Erosi Hurbilago elkarteko dendetan.

- Eskuratu parte hartzeko txarteltxoa.

- Eskaparatearen balioa kalkulatu, baina pasatu gabe.

- Txarteltxoa bete eta Hurbilagoko dendako kutxan bota edo bidali balioa preziyojuxtua.hurbilago.com helbidearen bidez.

"Preziora gehien hurbiltzen direnek, pasa gabe, eskaparateko beraien oparia aukeratuko dute", kanpainaren sustatzaileek aditzera eman dutenez. Sariketa hau bideratzeko, Hurbilagok Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.