NOAUA!ren Kulturaldia

Orbeldik eta Korrontzik ez dugun jai giroa, mugimendua ekarri digute Sutegiko oholtzaraino

Harrera ezinhobea eta txalotua jaso zuten, NOAUA! K.E.-ren Kulturaldiaren baitan, larunbatean Sutegin eskainitako bi emanaldiek. Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, kalean egin ezin dugun dantza, mugimendua ekarri ziguten Sutegiko auditorioko oholtza gainera.

Segurtasun neurriak bete beharrak aulkitik mugiaraztea eragotzi zuelako, bestela dantza batean jarriko zuten Sutegi barruko auditorioa. Ez zen horretarako gogorik falta izan, baina ezin. Oholtzan ziren Korrontzi eta Orbeldiko kideek bitan gozarazi zuten larunbat honetan, NOAUA! K.E.-ren Kulturaldiaren baitan auditorioan eskaini zuten emanaldi bikoitza.

Covid19-aren eraginez, aforo kontuak tarteko, saioa bitan eskaini behar izan arren, ezin gogotsuago eta zuten onena ematen aritu ziren bai musikariek baita dantzariek ere. Gutxitan ikus daitekeen ezohiko uztartze bat izan zen; euskal musika eta dantzena. Korrontzik abian duen proiektu baten baitan, tokian tokiko dantza taldeekin eskaintzen duen emanaldia izan zen atzokoa. Gogotik txalotua. Ikus-entzuleek ordea haiekin dantza egiteko gogoarekin joan behar izan zuten auditoriorik, baina era berean, bizi dugun osasun krisialdian halako emanaldi borobil, eta jai giro beterikoaz gozatu ahal izanda, ezin gusturago.