Koronabirusa

Eremu laranjan jarraitzen dugu, 427,35eko intzidentzia gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 23a, 13:03

Ostiraleko intzidentzia berari eusten dio Usurbilek, Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuen arabera; 100.000 biztanleko 14 eguneko 427,35eko intzidentzia metatua du udalerri honek. 5 covid19 kasu antzeman dituzte asteburuan.

Ez gora, ez behera, bere horretan jarraitzen du covid19-aren intzidentziak Usurbilen. Udalerriari buruzko datuak azkenekoz iragan ostiralean kaleratu zituen Osasun Sailak; tasa berari eusten dio astelehen honetan ere. 100.000 biztanleko 427,35eko intzidentzia du udalerri honek. 500etik beherakoa denez, eremu laranjan jarraitzen dugu iragan astetik. Gogoan izan, urriaren 26an sartu ginen eremu gorrian eta hiru aste eta erdiren ostean, eremu laranjara igaro ginen duela egun gutxi. Hemen covid19-aren intzidentziak Usurbilen izan duen bilakaera azken asteotan:

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.

5 kasu asteburuan
Aurreko asteekin alderatuta, pixkanaka beherantz egin dute baita covid19 kasuek. Iragan aste osoan 12 antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Azken bostak, asteburu honetan; bina azaroaren 20an eta 21ean, bakarra hilaren 22an. Azaroa hasi zenetik 53 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 201 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.

Buruntzaldean egoera hoberantz
Usurbil eremu laranjan da azaroaren 18az geroztik. Lasarte-Oriak eremu gorrian segitzen du. Bi udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere bai; 558,24ko intzidentziarekin (53 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldera begira, mantso baina egoera onerantz doala dirudi. Usurbil eremu laranjan, alerta maila horiraino murriztu da Urnietan. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute. Gaur guztiak 1.000 kasuko intzidentziaren azpitik dira:
-Andoain: 876,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 60 kasu). 
-Astigarraga: 663,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Hernani: 984,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 62 kasu). 
-Lasarte-Oria: 632,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Urnieta: 290,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,40. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 427,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,69. Azken 7 egunetan 12 kasu). 

Egun Urnietak du intzidentzia tasa baxuena, segidan Usurbilek. Hernanik, Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oriarekin batera eremu gorrian segitzen dute, baina udalerriotako intzidentzia pixkanaka beherantz doa. Gipuzkoan bezala; eremu gorrian segitzen du, baina gutxitzen doan intzidentziarekin; gaur 870,89koa du. 29 udalerri ditu eremu gorrian, 4 eremu laranjan (Hondarribia, Usurbil, Zarautz eta Zumaia) eta 1 horian (Urnieta).

202 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 7.290 test egin dira EAE osoan; 499 izan dira positiboak. Haietatik 202 Gipuzkoan, 243 Bizkaian, 50 Araban, 4 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 141 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 97 ikastetxeetako 157 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,89a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.80an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19