Euskaraldia

34 entitate eta ia 900 Ahobizi eta Belarriprest, Euskaraldi betean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 24a, 10:06

Euskaraldi betean gara; euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzeko ariketa kolektiboren 5. egunean. Usurbilen ia 900 herritar ari dira Ahobizi eta Belarriprest gisa izena emanak daudenak eta baita 34 entitate ere. 

Abenduaren 4ra arte, Ahobizi nahiz Belarriprestek, baita entitateek ere ariguneen bidez euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan ahotan hartzeko konpromisoa gauzatuko dute. Egunotan Euskaraldian murgilduko den herritar nahiz entitate kopuruaren adierazgarri, ekimena Usurbilen sustatzen ari den herri batzordeak plazataturiko bi zenbaki; ia 900 Ahobizi eta Belarriprestek eta 34 entitatek eman dute izena. Denetariko entitateok:
Etumeta AEK
Aginaga Herri Eskola
Aitzaga taberna
Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Ane ileapaindegia
Artzabal
Bidelan Gipuzkoako Autobideak S.A.
Biyok 24 ordu
CIFP Usurbil LHII
Elhuyar Fundazioa
Eroski Koop E.
Eroski Koop. Elkartea
Fagor Automation
Fagor Ederlan
Gestion de Servicios Residenciales (GSR)
Hurbilago Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartea
Ikaslan Gipuzkoa
Intza ile-apaindegia
Kabiene
Kutxabank S.A.
Laboral Kutxa
Laneki elkartea
NOAUA! Kultur Elkartea
Orbeldi Dantza Taldea Elkartea
Pello Arraindegia
Rural Kutxa
Saizar Sagardoa
Santueneko Zaharren Egoitza Taberna
Tapuntu Kooperatiba Elkarte Txikia
Udarregi Ikastola, I.K.E.
Urbil merkataritza-gunea
Usurbil KE
Usurbilgo Udala
Zumarte Usurbligo Musika Eskola