Saski beltzak, berdeak eta zuriak. Heldu zaizkigu azken asteotan martxan izan den Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainaren baitan eskatu dituzuen otarrak. Adi; ostegun eta ostiral honetan bertan jaso ahalko dituzue, azaroaren 26an eta 27an hurrenez hurren, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan, 9:00-14:00 artean.
Dakizuenez produktuon salerosketa sustatzearekin batera, jasotako laguntzaren %25a bideratuko dute urtero moduan zonaldeko ikastoletara, baita Sortzeni, AEK-ri eta Agerraldia egitasmoari ere. Azken egitasmo honek euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu nahi du “Ager vasconum” deituriko zonaldean, “Garestik Kortesera eta Zangozatik Vianara” doan eremu horretan, tokiko euskaltzaleen laguntzaz. “Espazio berriak ezezik, euskararekiko begirada berriak irabazi nahi ditugu”. Helburuok betetze aldera, agenda oparo askoa osatu dute datorren urterako, euskaltzale eta eragile anitzen laguntzaz.
ERRIGORAREN SASKIEN BANAKETA
Produktuen banaketa: azaroaren 26an eta 27an, 9:00-14:00 artean NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Saski motak:
1-Saski beltza (betikoa): orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila ardoa, potxak eta piper-mamia. Baita Korrikaren katilua ere.
Prezioa: 55 euro.
2-Saski berdea (ekologikoa): txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare-zukua. Baita Seaskaren egutegia ere.
Prezioa: 65 euro.
3-Saski zuria (berezia): orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, ardo zuri apartsua, arbendol-polboroiak. Baita D ereduaren haziak ere.
Prezioa: 75 euro.
Informazio gehiago: errigora.eus