Koronabirusa

Kasu bat eta atzoko intzidentzia bera, 364,04

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 26a, 13:13

Covid19 kasu bat izan du azken 24 orduotan Usurbilek. 100.000 biztanleko 14 eguneko 364,04ko intzidentziari eusten dio, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu dituen azken datu epidemiologikoen arabera. Eremu laranjan segitzen du udalerriak. 300etik beherako intzidentzia izatera helduko balitz, eremu horira igaroko ginateke.

Covid19 kasu bat antzeman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen, 11 azken 7 egunotan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasari dagokionean, atzoko datu bera erregistratu da gaurkoan ere; 364,04an segitzen du udalerri honek; eremu laranjan. 300etik beherako intzidentzia izatera helduko balitz, eremu horira igaroko litzateke Usurbil.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04

Kasu bat
Osasun Sailak covid19 kasu baten berri eman du azken 24 orduotan. Halere asteekin alderatuta, beherantz egin dute baita covid19 kasuek. Iragan aste osoan 12 antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Azaroa hasi zenetik 57 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 205 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.

Buruntzaldean egoera hoberantz
Usurbil eremu laranjan da azaroaren 18az geroztik. Lasarte-Oriak eremu gorrian segitzen du. Halere, bi udalerriok osatzen duten osasun eremua alerta gorritik laranjara igaro da egunotan; 471,48ko intzidentzia du jada (51 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, mantso baina egoera onerantz doala dirudi. Usurbil eremu laranjan, alerta maila horitik laranjara itzulia zen berriz Urnieta. Gaur berriz horian da. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute. Guztiak 1.000 kasuko intzidentziaren azpitik dira:

-Andoain: 789,56 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Astigarraga: 647,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Hernani: 724,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,56. Azken 7 egunetan 49 kasu). 
-Lasarte-Oria: 541,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,69. Azken 7 egunetan 40 kasu). 
-Urnieta: 290,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 364,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 12 kasu). 

Egun Urnietak du intzidentzia tasa baxuena, segidan Usurbilek. Hernanik, Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oriarekin batera eremu gorrian segitzen dute, baina udalerriotako intzidentzia pixkanaka beherantz doa. Gipuzkoan bezala; eremu gorrian segitzen du, baina gutxitzen doan intzidentziarekin; gaur 742,06koa du. 25 udalerri ditu eremu gorrian, 7 eremu laranjan (Beasain, Hondarribia, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Usurbil eta Zarautz) eta 2 horian (Urnieta eta Zumaia).

288 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 10.881 test egin dira EAE osoan; 666 izan dira positiboak. Haietatik 288 Gipuzkoan, 258 Bizkaian, 110 Araban, 10 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 134 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 65 ikastetxeetako 99 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,56a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.77an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19