"Normaltasun heteropatriarkalaren aurrean kaleak hartuko ditugu!". Iragarri eta egin; Usurbilgo Kafe-Tertuliako neskek* kaleak hartu zituzten asteazkeneko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunean. "Buruberoki" tailerrarekin hasi zuten arratsaldea Askatasuna plazan, eta kale apainketari ekin zioten gero.
Buruntzaldeko neska* gazteek Lasarte-Orian deitutako eskualde mailako mobilizazioarekin bat egin zuten. Hemen eskualde mailako eragile feministak plazaratu duen adierazpena;