Asteartetik aurrera, obrak N634 errepidean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 27a, 12:40

Datorren asteartetik aurrera, errei bakarra egongo da zabalik Troia eta Txikierdi artean, N634 errepidean. Pareta egonkortzeko lanak egin behar dituzte eta Foru Aldundiak aditzera eman duenez, hiru hilabetez luzatuko dira obrak.

"Hiru hilabetez errei bakarra izango da erabilgarri, eta behin-behineko semaforoak jarriko dituzte, une oro: asteburuak eta gauak barne", Udalak aditzera eman duenez.

 

Pasabideko semaforoa deskonektatu egingo dute

Oinezkoek bertatik pasatzeko aukera izango dute, "baina orain arte autoen eta oinezkoen arteko zirkulazioa bideratzen zuen semaforoa deskonektatu egingo du Aldundiak".