Koronabirusa

3 kasu azken 24 orduotan eta murrizten doan 332,38ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 27a, 12:26

3 covid19 kasu detektatu ditu azken 24 orduotan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Halere, beherantz segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak; 332,38raino murriztu da. Gogoan izan eremu laranjan segitzen du udalerri honek baina intzidentzia 300etik beherakoa izatera heltzen bada, eremu horira igaroko gara.

Hemen duzue covid19aren intzidentziak asteotan izandako bilakaera:
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.

3 kasu
Osasun Sailak 3 covid19 kasu detektatu ditu azken 24 orduotan Usurbilen. Halere aurreko asteekin alderatuta, beherantz egin dute baita covid19 kasuek. Azken 7 egunotan iragan aste osoan bezala 12 antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Azaroa hasi zenetik 60 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 208 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.

Buruntzaldean seitik hiru udalerri eremu gorrian
Usurbil eremu laranjan da azaroaren 18az geroztik. Lasarte-Oria ere eremu laranjara igaro da. Bi udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere kolore bera du; 437,54ko intzidentzia du jada (55 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, egoera onerantz doala dirudi. Usurbil eta Lasarte alerta laranjan, eremu horian Urnieta. Andoain, Astigarraga eta Hernani eremu gorrian, baina hoberantz:

-Andoain: 702,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 37 kasu). 
-Astigarraga: 647,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Hernani: 609,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,48. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Lasarte-Oria: 499,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Urnieta: 274,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,57. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Usurbil: 332,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 12 kasu). 

Gipuzkoak eremu gorrian segitzen duen baina gutxitzen doa intzidentzia; gaur 698,55ekoa du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; 22 udalerri ditu eremu gorrian, 9 eremu laranjan (Beasain, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Urretxu, Usurbil eta Zarautz) eta 3 horian (Legazpi, Urnieta eta Zumaia).


288 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 11.233 test egin dira EAE osoan; 624 izan dira positiboak. Haietatik 307 Gipuzkoan, 224 Bizkaian, 85 Araban, 8 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 132 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 69 ikastetxeetako 110 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,63a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.77an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19