Artzerik poliedrikoena

Noaua Aldizkaria 2020ko azaroaren 27a

Txalaparta, tradizioaren abaroan Joxan Artzeren hil ondorengo liburua da. Elkar argitaletxeak plazaratu du eta atzo aurkeztu zuten hedabideen aurrean. "Liburuak artistaren dimentsio guztiak hartzen ditu bere baitan: tradizioa, poesia, estetika eta espiritualtasuna", hala dio Antxiñe Mendizabal editoreak ondoko bideoan. "Irakurleak bertan topatuko du Artzerik poliedrikoena".