“Eskarmentua duten andre-gizonek osatzen dute, parekidea da, euskalduna eta Gipuzkoa guztiko ordezkariak daude”, EAJ-k aditzera eman duenez. “Behar-beharrezkoa da errealitate berria gizarte-justizian, hazkunde ekonomikoan, elkartasunean eta askatasunean oinarrituz eraikitzea”, azpimarratu zuen Joseba Egibarrek GBBko presidente izendatu berritan.