Koronabirusa

Kasu berririk ez azken 24 orduotan, 427,35era murriztu da berriz intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 1a, 13:09

0 covid19 kasu azken 24 orduotan Usurbilen eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua beherantz berriz; atzo Osasun Sailak argitaraturiko datuetan 443,18an genuen, gaurko buletinean 427,35ean. Eremu laranjan segitzen du udalerri honek.

Kasu berririk gabe abiarazi du Usurbilek aste berria. Eremu laranjan, 300etik gorako intzidentzia izaten segitzen baitu, 100.000 biztanleko 427,35ekoa azken 24 orduotan. Eremu horira igarotzeko 300etik beherakoa izan beharko luke.

Abenduan sartu garenez, gainbegiratu azkarra agurtu berri dugun hilabeteari; 69 covid19 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Usurbilen, urrian baino hiru gutxiago 72 izan baitziren orduan, eta irailean baino (49) 23 kasu gehiago. Azaroko lehen hamabostaldian zenbatu ziren covid19 kasu gehien; 69tik 41 kasu. Gehienak, azaroaren 2tik 8ko astean, 24 kasu.

Halere 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak izan duen bilakaera da bereziki azaroari dagokionez nabarmendu beharrekoa. Eremu gorrian sartu ginen urriaren 26an, 553,97ko intzidentziarekin. Azaroaren 4an goia jo genuen, 902,18ko intzidentziarekin. Ordutik beheranzko joera argia izan da. Azaroaren 18an eremu laranjara igaro zen Usurbil eta gorabeherekin baina kolore berean segitzen du udalerriak.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.

Buruntzaldean udalerri bakarra eremu gorrian
Usurbil bezala Lasarte-Oria ere eremu laranjan da. Udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere kolore bera du; 399,82ko intzidentzia du jada (56 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, egoera onerantz doa. Andoain dago soilik eremu gorrian, 100.000 biztanletik 500 kasutik gorako intzidentzia baitu. Urnieta eremu horian 300etik beherako intzidentziarekin. Eta tartean, gainerako lau udalerriak eremu laranjan; Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil:

-Andoain: 562,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 33 kasu). 
-Astigarraga: 485,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Hernani: 444,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Lasarte-Oria: 409,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 38 kasu). 
-Urnieta: 290,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 427,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 16 kasu). 

Gipuzkoak eremu gorrian segitzen duen baina gutxitzen doa koronabirusaren intzidentzia; gaur 575,02koa du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; 13 udalerri ditu eremu gorrian, 15 eremu laranjan eta 6 horian.

186 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 8.693 test egin dira EAE osoan; 486 izan dira positiboak. Haietatik 186 Gipuzkoan, 222 Bizkaian, 71 Araban, 7 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 131 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 61 ikastetxeetako 114 ikasgela itxita. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,65a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.85ean dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19