EROskopoa

Abenduko EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 1a, 14:06

Abenduko lehen egunarekin batera iritsi zaigu Puntapaxeko sorginaren EROskopoa. Ea oraingoan asmatzen duen!

ARIES

Urte arraro hau bukatzeko desiratzen zaude, eta dagoeneko 2021eko agenda erosi duzu. Hileko aholkua: 2020a nola doan ikusita, 2021era iritsiko garela uste duzu?

 

 

TAURUS

Gauza txikiez gozatzen hasi behar duzu. Hileko aholkua: Adibidez, zer nolako plazera da etxera iritsi eta maskarilla eta bularretakoa kentzea, ezta?

 

 

GEMINI

Ahobizi eta Belarriprest paperean sartuta egongo zara buru-belarri, eta ez bakarrik Euskaraldiak irauten duen bitartean. Hileko gomendioa: Txapa pijaman janztea ez al da gehiegitxo?

 

 

CANCER

Faltan botako duzu urtero Durangoko Azokara egiten duzun irteera. Hileko aholkua: Herriko dendetan ere liburuak eta diskak erostea ez dago debekatuta… edo zurea postureo hutsa da?

 

 

LEO

Haserre zaude Adarra, Ernio, Txindoki eta Aizkorrira ezin duzulako joan, eta ez zara konturatzen Usurbilek ematen dizkigun aukerez. Hileko aholkua: Ados, muga perimetrala ezin dugu pasa, baina zu azken aldian zeharo peripetrala zaude!

 

 

VIRGO

Aurtengo urtea gogorra izaten ari da, eta beldur zara koronabirusak gabonak ere izorratuko ote dizkizun. Hileko aholkua: Lasai egon, pandemiarekin ere Olentzero etorriko da eta!

 

 

LIBRA

Ez zara oso gabon zalea, baina oporrak noiz iritsiko zain zaude aspaldidanik.   Hileko aholkua: Bere alde onak baditu pandemiak: ez duzu lagun ezkutua egin beharko!

 

 

SCORPIUS

Maskarillak jendearen irribarrea ezkutatu du eta hori ez daramazu ongi, oso soziala zarelako. Hileko aholkua: Baina zein ondo dator musukoa kalean hotza egiten duenean, ezta?

 

 

SAGITARIUS

Koronabirusak hoztu egin du zure urtebetetzea ospatzeko gogoa, baina modu epelagoan bada ere, egunaz gozatzea komeni zaizu. Hileko aholkua: Eskatu al diozu poltsa beroa Olentzerori?

 

 

CAPRICORNIUS

Gabonak maite dituzu eta dagoeneko hasi zara etxe guztia zintzilikarioz eta apaingarriz betetzen. Hileko aholkua: Kontuz balkoiko argiekin, egunen batean hegazkin bat lurreratuko da bertan eta!

 

 

AQUARIUS

Ate bat ixten denean beste bat irekitzen dela esaten dute, eta horixe da zuri gertatuko zaizuna datozen asteetan. Hileko aholkua: Baina ate hori ez dadila izan hozkailuarena!

 

PISCIS

Urte zaharreko mahatsak jateko prest zaude, 2021ak gauza on ugari ekarriko baititu zuretzat. Hileko aholkua: Baina ez ito parrandara ezingo duzula atera esaten dizutenean, ados?