NOAUAren eskutik

"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala, abenduaren 13an Sutegin ikusgai

Noaua Aldizkaria 2020ko abenduaren 5a

Intsumisioa gogoratzen eta ospatzen duen dokumentala ikusteko aukera izango dugu abenduaren 13an Sutegin. Lander Garro zuzendaria bertaratuko da eta filmari buruzko gako esanguratsuenak azalduko ditu. Proiekzioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. 

Sarrerak (6 euro bakoitza) dagoeneko eskuragarri dira. Egin klik ondoko estekan: Usurbil Kultura.

NOAUA!ko bazkideek sarrera merkeago eskura dezakete, 4 eurotan, baina beherapenaz baliatzeko NOAUA!ko bulegora bertaratu beharko dute.

"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala
Eguna: abenduak 13, igandea.
Ordua:
18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Edukiera: 78 lagun.
Sinopsia: "Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako bi urte, lau hilabete eta egun bat?
"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte".

Sarrerak: 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan salgai.
Nori zuzendua: helduei.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.