2020/12/22 17:00

Ikuskizuna

Txotxongilo-antzerkia: "Etxean goxo"

Txotxongilo-antzerkia: "Etxean goxo"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi apart honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin".
Egileak: Rosa Martinez eta lagunak.
Sarrera: 3 euro. Sarrerak aurrez usurbilkultura.eus atarian.
Nori zuzendua: 3 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.