2020/12/27 17:00

Ikuskizuna

"Tomaxen abenturak. Azken balea"

"Tomaxen abenturak. Azken balea"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana".
Sarrerak: doan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus atarian.
Adina: 4 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.