2020/12/19 17:00

Ikuskizuna

"Aioko" antzerki, txotxongilo eta itzalen ikuskizuna

"Aioko" antzerki, txotxongilo eta itzalen ikuskizuna
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Aniztasuna altxorra bada, gauzak modu desberdinean egiteak konponbideak ekartzen baditu, Aioko uharteko biztanleak ez dira konturatu. Desberdinak izateagatik baztertuak izan diren bi haur izango dira istorio honetako protagonistak eta haien bidez beren komunitateak dituen komunikazio eta zainketa arazoak, hondamendi naturalak, jeinuak, munstroak eta bidaia zoragarriak ezagutuko ditugu". Zurrunka Teatroren lana.
Sarrera: 5 eurotan aldez aurretik, Lizardin.
Antolatzailea: Hitz-Aho guraso elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.