Euskaraldia

"... nahi dugu hitz eta jolas" bertso saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 12:04

Entitateetako arigune, Ahobizi nahiz Belarripresten laguntzaz bideratzen ari den Euskaraldia ostiralean amaituko den arren, oraindik ekimena sustatzen ari den herri batzordeak zenbait hitzordu iragarriak ditu egunotarako. Tartean, Euskararen Egun honetarako "... nahi dugu hitz eta jolas" bertso saioa Sustrai Colina eta Jone Uria bertsolariekin, Imanol Artola "Felix" gai-jartzaile dela. 

EUSKARALDIA USURBILEN
"Mikel Laboa gogoan"
Egun osoan: 12 urte dira Mikel Laboa zendu zela. Usurbilen hainbeste maite genuen Mikel gogoan izan dugu abenduaren 1ean, bere musika entzunez. Bestalde, azaroaren 30etik abenduaren 7ra bitartean, Mikeli idazteko Erregistro Liburua herritarren eskura egongo da Sutegi liburutegian.

Abenduak 3, osteguna: Euskararen Eguna
19:00 "... nahi dugu hitz eta jolas" bertso saioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: Sustrai Colina eta Jone Uria bertsolariak euskararen erabilerari buruz jolasean jarriko ditu Imanol Artola "Felix" gai-jartzaileak, hizkuntzarekin eta hizkuntzatik. Euren bizipenak bertso-saio tematikoan kantatuko dituzte: seriotik, umoretik, sakonetik, azaletik...
Sarrera: izena eman abenduaren 1a baino lehen usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 78 lagunentzako lekua.

 
Abenduak 4, ostirala: 
18:00 Onintza Enbeitaren "Non gelditu gara gu?" hitzaldia Sutegiko auditorioan. 
Zehaztasunak: "Euskalgintza, feminismoa eta pandemia aztergai: “Mundua bere buruari begira gelditu den honetan, gure borroka txikiek zail daukate euren burua erakusten. Helmuga betikoa da orain ere: Euskal Herria euskalduna eta feminista. Zein izango dira ordea estrategia berriak? Egoeraren irakurketa kolektiboarekin hastea onena".
Sarrera: abenduaren 2a baino lehen usurbilkultura.eus atarian. 

Edukiera: 78 lagunentzako lekua.

Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil.