Nekazari kubatar eta euskaldunei buruzko Tadamunen erakusketa zabalik gaurtik

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 4a, 08:09

"Emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki erakusketa irekiko du gaur Tadamun elkargune internazionalistak Sutegiko aretoan. Adi, hilaren 13ra arte bisitatu ahalko duzuen irudi bilduma honen baitan, "Mujeres campesinas cubanas y vascas, protagonistas de la soberanía alimentaria"  dokumentala proiektatuko du Tadamunek hilaren 7an kultur etxeko auditorioan. Ekitaldirako izena aurrez bideratu beharko da, usurbilkultura.eus atarian.

Asteotarako bi erakusketa antolatu ditu Tadamun elkargune internazionalistak; “emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” izenekoa abenduaren 4tik 13ra Sutegiko aretoan. “Argazki-erakusketak zortzi emakume nekazari kubatarren eta zortzi euskal nekazarien eguneroko lana biltzen du, emakumeen biografiek eta 40 argazki baino gehiagok osatzen dutelarik erakusketa. Argazki dokumentalak Josu Trueba eta Pau Coll-ek eginak dira. Euskadi-Cuba Elkartearen eskariz eta EHNE-Bizkaiaren laguntzaz sortu zen”.

Erakusketa honen baitan, "Mujeres campesinas cubanas y vascas, protagonistas de la soberanía alimentaria" dokumentalaren proiektatuko dute astelehenean, abenduaren 7an, 19:00etan Sutegiko auditorioan. Adi, hitzordurako izena aurrez bideratu beharko da doan, igande hau, hilaren 6a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.

Tasioren Kuba
Erakusketa hau eta itxi eta biharamunean zabaltzekoa da bigarrena Tadamun; astebetez, hilaren 14tik 20ra. “Tasioren Cuba”. “Tasio umorista grafikoak “Cuba información” egunkarirako egin zituen binetak biltzen dituen erakusketa da”.

Sahararen alde
Bide batez, gogorarazi, Tadamunek herritar talde batekin babesa adierazi diola saharar herria laguntzeko Donostiako SEADen Lagunen Elkarteak martxan jarri duen kanpainarekin. Urte luzez antolatu izan den janari bilketa kanpaina bideratzea ezinezkoa izango da aurten; covid19-ak eragindako pandemiagatik, “mugak itxita daude eta errefuxiatu sahararrek ez dute laguntzarik jasotzen”. Horren ordez, Donostiako SEADen Lagunen Elkarteak diru-bilketa ekimena abiarazi du. “Zuek ere parte hartzera animatzen zaituztegu”. Bi kontu zenbakiotako batean egin ditzakezue ekarpenak:
Laboral Kutxa: ES 48 3035 0060 45 0600064286
Kutxabank: ES32 2095 5600 84 1062626675

Ekimen honen Usurbilgo sustatzaile taldeak berri eman duenez, “jasotakoa Saharako Ilargi Erdi Gorriari bidaliko diogu, eta beraiek arduratuko dira elikagaiak erosi eta kanpamentuetako familien artean banatzeaz. Ekarpen guztiak eskertuko ditugu”. Esker hitzak dituzte baita azaroaren 21eko elkarretaratzean parte hartu zuten guztientzat.