10 urte bete dira ostiral honetan (abenduak 4), Xabier Lete sortzaile handia zendu zenetik. Kulturgintza Lete omentzeko hainbat lan plazaratzen ari da. Tartean, Euskal Herriko zenbait udalerri zeharkatuko dituen "Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari" ikuskizuna ondu du, ondoko argazkiko laukoteak. Leteren heriotzaren 10. urtemuga egun honetan estreinatuko dute Zarautzen.
Baina Usurbilen ere geldialdia egin eta abenduaren 26an eskainiko dute emanaldia Sutegin. Pandemia garai honetan ohikoa bilakatu den moduan, prebentzio neurriei egokitua izango da hitzordua. Sarrerak, online erosi ditzakezue jada usurbilkultura.eus atarian.
"LOREAK ETA ZAURIAK, XABIER LETERI KANTARI"
Eguna: abenduak 26, larunbata.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Partaideak:
-Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak.
-Xabier San Sebastian: ahotsa eta gitarra.
-Joserra Senperena: pianoa.
-Quico Pugès: biolontxeloa.
Zehaztasunak: "Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Leek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantaak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu".
Sarrerak: 10 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.