Koronabirusa

Intzidentzia 490,66ra murriztuta, Usurbil eremu laranjan berriz

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 4a, 13:38

Covid19 kasu bakarra detektatu du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 490,66ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua; 500etik beherako intzidentzia izatera itzuli denez, eremu gorritik laranjara igaro da berriz Usurbil.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo argitaraturiko buletinean mugan ginen, 506,49ko intzidentziarekin, eremu gorrian oraindik. Bi egun egin ditu kolore horretan udalerri horrek; ostiral honetan berriz eremu laranjara igaro da udalerri hau, 100.000 biztanleko 14 eguneko 490,66ko intzidentzia baitu. 

Azken 24 orduotan covid19 kasu bakarra detektatu dute Usurbilen. Abendua honenbestez 10 covid19 kasu berrirekin abiatu du udalerri honek. Azaroan guztira 69 covid19 kasu zenbatu ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 227 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.  

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Azaroak 3: 1.

Buruntzaldean intzidentzia altuena
Bi egunez eremu gorrian egon ostean laranjara itzuli da Usurbil. Lasarte-Oriak kolore bereko eremuan segitzen du. Udalerriok osatzen duten osasun zonaldeak ere bai; 411,13ko intzidentzia du (54 kasu azken 7 egunotan).

Buruntzaldeak jada ez du udalerririk eremu gorrian. Eremu laranjan dira Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil. Eremu horian Urnieta:
-Andoain: 361,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,51. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Astigarraga: 323,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Hernani: 344,78 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,57. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Lasarte-Oria: 403,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 34 kasu). 
-Urnieta: 161,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 490,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,48. Azken 7 egunetan 19 kasu). 

Gipuzkoa eremu laranjan
Gipuzkoa eremu gorritik laranjara igaro da; 477,0ko intzidentzia du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; duela aste batzuk 30 udalerri eremu gorrian izatetik, 9 udalerri ditu egun eremu gorrian, 16 eremu laranjan eta 9 horian.

Azken 24 orduotan 10.140 test egin dira EAE osoan; 519 izan dira positiboak. Haietatik 205 Gipuzkoan, 208 Bizkaian, 103 Araban, 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 129 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 64 ikastetxeetako 126 ikasgela itxita. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,72a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa halaxe, puntu bakar horren azpitik; 0.90ean dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19