Ez da giro kalean. Etxeko goxotasunean egoteko aitzakiarik ez da faltako asteburu honetan. "Prezipitazio iraunkorragatik" abisu horian izango gara larunbat eguerdi honetatik igande arratsaldeko 18:00ak arte. Euskalmet meteorologia agentziak iragarri duenez, "kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; zenbait tokitan iraunkorrak eta trumoitsuak izan daitezke eta txingorra bota dezake".
Giro honetan, larunbat honetan Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Goizean goiz baliteke zaparradaren bat edo beste botatzea. Goiz erdialdetik aurrera zaparrada txiki-ertainak botako ditu, trumoitsuak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Mendebal-osagaiko haize bizia ibiliko da, tarte gogorrekin, eta bolada oso gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Bihar ere (abenduak 6), "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren lehenengo partean, zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Baliteke ekaitzak izatea eta txingorra egitea. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorren batekin. Arratsaldean indarra galduko du eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo minimoak gutxi igoko dira".
Gipuzkoa barnealdean, hemendik hurbil mendi gainean agian zuritu dezake. Abisu horia ezari dute elurragatik. 500-700 metrotan egin dezake.
Informazio eguneratua euskalmet.eus atarian duzue eskuragarri.