Euria gogotik egiten segiko du hurrengo orduotan, hala dio Euskalmet meteorologia agentziak. Abisu horian izango gara gaur (abenduak 8) egun osoz, "prezipitazio iraunkorragatik". "Baliteke kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² baina gehiago pilatzea 24 orduan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; prezipitazioa iraunkorra eta oso ugaria izan daiteke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota dezake kantauri isurialdean", iragarri du Euskalmet-ek.
Giro honetan, astearte honetan Usurbilen "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; iraunkorra eta ugaria izan daiteke. Ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki egunaren lehen partean. Tenperatura gutxi jaitsiko da".
Asteazkenean, "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, probabilitate handiagoarekin eta ugariagoak goizaldean eta azken orduetan. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; egunaren lehen partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da bolada gogorrekin eta bigarrenean hego-mendebaldekoa; egunaren bukaeran indarra hartzen hasiko da. Tenperatura gutxi igoko da".
Azken orduotan botatako prezipitazioen erakusle, errioaren ur-emariak izan duen bilakaera. Astearte goiz honetan maila horira hurbildu da Oria, Lasarte-Orian kokatua dagoen neurgailuaren arabera.
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus