Asier Agirresarobe, Yoseba Alonso eta Javi Castro ariko dira hizlari lanetan. "Javi Castro ikerlariak Andatzan egindako lanari esker, munduan harrobi kopuru gehien duten bost udalerrien artean dago Usurbil: 24 harrobi eta 129 errotarri topatu ditu. Halaber, mugarri pribatuak zein publikoak daude Andatzan. Pribatuen artean daude Orreagako Andre Maria kolegiatarenak, historia luzea dutenak".
78 lagunentzako lekua egongo da kultur etxean. Hitzordurako izena aurrez bideratu beharko da, abenduaren 14a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Txostena
Honakoa, Andatzako altxorrei lotutako bigarren jardunaldia izango da. Estreinakoa azaroaren 19an egin zuten Sutegin. Andatzan azken urteotan egindako lanen errepasoa egin zuten Aranzadi zientzia elkarteko kide Izaro Quevedo eta Manu Zeberio arkeologoek, "Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak" saioaren baitan. Aurkitutako zenbait pieza ere erakutsi zituzten.
Txangostako megalitoari eta Irigaingo aztarnategiari buruz Aranzadik landutako txostena argitaratu du asteotan Usurbilgo Udalak. Hemen duzue esteka: "Txangostako megalitoa eta Irigaingo aztarnategia"