Koronabirusa

Kasu berririk ez, 395,69koa berriz beherantz doan intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 9a, 14:30

Covid19 kasu berririk ez du antzeman Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Beherantz doa berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa; 395,69koa da, asteazken honetan kaleratu duten buletin epidemiologikoaren arabera.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa gorantz eta beherantz dabil azken asteotan. Azaroaren 18az geroztik bi astez eremu laranjan izan ostean, eremu gorrira itzuli zen hilabete hasieran Usurbil. 2 egunez 500etik gorako intzidentzia izan ostean, eta covid19 kasuak gutxitu ahala, berriz ere laranjara murriztu zen alerta maila abenduaren 3an. Ordutik azken egunotan, 400-500 arteko intzidentziaren bueltan egon da udalerri hau.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteazken honetan argitara emandako txosten epidemiologikoaren arabera, 400etik beherako intzidentzia izatera igaro gara; 395,69raino murriztu da.

Azken 24 orduotan ez da covid19 kasu berririk izan. Honenbestez, abendua hasi genuenetik 12 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 229 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.  

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.

Buruntzaldea ia osorik eremu horian
Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; Usurbil eta Lasarte-Oria dira eremu laranjan segitzen duten bakarrak, 300etik gorako intzidentzia baitute. Udalerriok osatzen duten osasun zonaldeak kolore berean segitzen du; 358,33ko intzidentzia du (30 kasu azken 7 egunotan).

Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu horian dira, 300etik beherako intzidentziarekin:
-Andoain: 194,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,38. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Astigarraga: 161,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,38. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Hernani: 239,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Lasarte-Oria: 361,22 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 26 kasu).
-Urnieta: 113,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,41. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Usurbil: 395,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,74. Azken 7 egunetan 4 kasu).  

Gipuzkoa eremua laranjatik horirantz
Gipuzkoak eremu laranjan segitzen du; 387,34eko intzidentzia du, beheranzko bidean doa. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; duela aste batzuk 30 udalerri eremu gorrian izatetik, 3 udalerri ditu egun eremu gorrian, 13 eremu laranjan eta 18 horian.

Azken 24 orduotan 8.234 test egin dira EAE osoan; 450 izan dira positiboak. Haietatik 143 Gipuzkoan, 227 Bizkaian, 73 Araban, 7 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 125 pertsona daude ZIU-n. Azaroaren 30etik abenduaren 6ra 76 hildako zenbatu dituzte hiru lurraldeotan.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, denak zabalik daude; 65 ikastetxeetako 148 ikasgela ordea itxita, EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,84a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa halaxe, puntu bakar horren azpitik; 0.89an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19