Koronabirusa

Eremu laranjan, 348,21eko intzidentziarekin heldu da Usurbil neurri berrietara

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 12a, 12:55

Azken 24 orduotako eta asteburu osoko Usurbilgo datu epidemiologikoen berri ohi bezala astelehenean emango du Osasun Sailak. Honenbestez, covid19aren hedapenari aurre egiteko neurriak malgutu eta Eusko Jaurlaritzak gaur indarrean jarri duen dekretu berri honetara Usurbil zer egoeratan heldu den ezingo dugu jakin abenduaren 14ra arte. Gaurkoz osteguneko, hilaren 10eko Osasun Sailaren buletinak plazaraturiko datuak baino ez ditugu eskuartean; ostegunean eremu laranjan segitzen zuen udalerri honek, 348,21eko intzidentzia zuen covid19-ak Usurbilen.

Larunbat eta igandeetan covid19ari lotutako EAE eta herrialde mailako datu epidemiologikoak baino ez ditu eskaintzen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko dekretu berria indarrean jarri duten larunbat honetako  datuak ez dira espero zitezkeen onenak; azken 24 orduotan 8.783 test egin dira EAE osoan; 636 izan dira positiboak, %7,2a. Gogoan izan, Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia kontrolpean izateko aipatu ehunekoa %5etik beherakoa izatea giltzarritzat jotzen du.

636 positiboetatik 209 Gipuzkoan detektatu dituzte, 295 Bizkaian, 129 Araban, 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 112 pertsona daude ZIU-n. Udalerriei lotutako informaziorik ez dago gaur. Ostiraletik iganderako datuen berri astelehenetan ematen du Osasun Sailak. 

Honenbestez, covid19aren hedapena eteteko neurriak malgutzen dituen dekretua indarrean jarri den larunbat honetara Usurbil zer egoeretan heldu den jakiteko, osteguneko datua dugu gaurkoz. Abenduaren 10ean, eremu laranjan segitzen zuen udalerri honek, 100.000 biztanleko 14 eguneko 348,21eko intzidentzia zuen. Aurreko egunetako beheranzko bidean segitzen zuen aipatu intzidentzia tasak.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Covid19 kasu berri bat antzeman zuen ostegunean Osasun Sailak Usurbilen. Abendua hasi genuenetik 13 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 230 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.

Buruntzaldea ia osorik eremu horian
Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; Usurbil eta Lasarte-Oria ziren ostegunean eremu laranjan segitzen zuten bakarrak, 300etik gorako intzidentzia baitute. Udalerriok osatzen duten osasun zonaldeak kolore berean segitzen zuen; 339,47ko intzidentzia du (36 kasu azken 7 egunotan).

Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu horian ziren, 300etik beherako intzidentziarekin. Kasu batzuetan izugarri murriztu den intzidentzia dute:
-Andoain: 140,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,39. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Astigarraga: 129,45 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,40. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 229,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Lasarte-Oria: 355,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 33 kasu).
-Urnieta: 96,93 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Usurbil: 348,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 3 kasu).  

Gipuzkoako udalerri gehienak eremu horian
Gipuzkoak eremu laranjan segitzen du; 357,08ko intzidentzia du, beheranzko bidean doa. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; duela aste batzuk 30 udalerri eremu gorrian izatetik, 3 udalerri ditu egun eremu gorrian, 12 eremu laranjan eta 19 horian.

Xehetasun gehiago hemen: covid19