NOAUAREN ESKUTIK

Intsumisio garaiak gogoratu dituzte Lander Garroren dokumentalaren bidez

Erredakzioa 2020ko abe. 14a, 09:48

Intsumisioa oinarri duen “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” dokumentala eskaini dute Sutegin. Noaua!-k antolatuta, soldaduskaren aurrean planto egin zuten hainbat gazteren testigantzak biltzen dituen dokumentala ikusi dute bertaratutako dozenaka lagunek. Amaieran, Lander Garro zuzendariarekin solasalditxo bat egin dute garaiko egoera gogora ekarrita.

Soldaduskaren aurrean hainbat gaztek egin zuten planto Euskal Herriko leku askotan eta Usurbilen ere egoera hori bera ederki ezagutu zuten askok. Espetxealdia egin behar izan zuten askok, eta hainbat figura politiko inhabilitatu ere egin zituzten. Garai haietako bizipenak biltzen ditu Lander Garroren dokumentalak, datu hotzetatik at.