Zuberoako ikastolak laguntzearen garrantzia nabarmentzen dute ekimen honen sustatzaileek. “Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen”. Transmisio lan horri segida emateko elkartasuna ezinbeskotzat jotzen dute, are gehiago covid19-ak astindu gaituen urte honetan. “Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Gaurko egoera berezian, covid19-a dela eta, oraino gehiago. Azken urte honetan, diru sartze ekimen guztiak ezeztatuak izan dira. Aurtengo saski salmenta hau diru sartze bakarra izanen da, oso beharrezkoa guretako”, ohartarazi dute.
Nafartarrak taldekoen eskutik Usurbila heltzen den elkartasun kanpaina honetako eskabideak ikaskoli.eus atarian bideratu zitezkeen edo bestela NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan edo 943 360 321 telefono zenbakira deituta, azaroaren 30a baino lehen.
Eskatutako otarrak heldu dira astelehen honetan NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara. Eskabideak eginak dituzuenok bertan jaso ahalko dituzue.
Saskiak
Ahüzki
Prezioa: 40 euro.
Produktuak: xerriki patea (190 g), ahate gibel berrosatua (125 g), eztia (500 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), ardi gazna (550 g).
Irati
Prezioa: 55 euro.
Produktuak: xerriki patea (190 g), ahate gibel berrosatua (125 g), axoa: xahalki xehatua saltsan (640 g), “Ezti Olha” eztia (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia-500 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), ardi gazna (550 g).
Orhi
Prezioa: 70 euro.
Produktuak: ahate gibela (200 g), bixkotx gatzatuak (80 g), lukainka idorra (230 g), azafrai erreximenta (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia-250 ml), gazna (1 kg).
Informazio gehiagorako: ikaskoli.eus