Ordua: 12:00.
Tokia: Aginagako Ariztitxo frontoia.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeak herriari eskainitako emanaldia plazaratuko du abenduaren 27an 18:30etan Oiardo Kiroldegian. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun. Hitzordua prestatzeko entsegu irekia deitu dute.
Oharra: sarrerak aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.