2021/01/04 18:00

Ikuskizuna

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria: "Amaren intxaurrak"

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria: "Amaren intxaurrak"
Oiardo Kiroldegia, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Zehaztasunak: "Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guz enak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!".

Sarrerak: 8 euro aldez aurretik NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuratu ahalko dira, abenduaren 21etik aurrera, ordutegi honetan: 9:00-13:00/16:00-18:00 artean.
Oharrak:
-Urtebetera arteko haurrek sarrera doan.
-Sarrerako atea 17:30etan irekiko da.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.