Gaztelekuak datorren oporraldirako eskaintza prest

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 16a, 08:06

Ate joka ditugun oporrei begira da jada Gaztelekua. Aurreko urteen moduan zabalik izango da. DBH 1, 2 eta 3. mailetako ikasleei zuzenduriko ekimenak antolatu ditu abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra.

Pandemia garaiak ez du etengo ate joka dituzten oporretan, osasunerako ere hain garrantzitsua den aisialdi tartea. Gaztelekuak prest du urtero moduan, gazteen opor egunetarako eskaintza; nagusiki, Txuri Urdinera irteerak antolatu dituzte. Egungo osasun krisialdira egokitu behar izan dituzte hitzorduok: "Covid testuingurua dela eta, taldea bi txandatan zatitu behar izan dugu eta horregatik bi txandatan txuri urdinera goaz", iragarri dute Gaztelekukoek. 

Gogoan izan, txangoetarako aurrez guraso baimenak aurkeztu beharko dira Gaztelekuan. Baimen orriak Gaztelekuan bertan eskuratu ahalko dira. 



GAZTELEKUA
Abenduak 19, larunbata
16:30-19:00 Altxorraren bila DBH1ekoentzat.

Abenduak 21, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.  

Abenduak 22, asteartea
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Abenduak 23, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.

Abenduak 28, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH2koentzat.

Abenduak 30, asteazkena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Urtarrilak 4, astelehena
15:00-20:05 Txuri Urdinera irteera DBH3koentzat.

Oharra: irteeretarako guraso baimenak aurkeztu beharko dira Gaztelekuan. Baimen orriak Gaztelekuan bertan eskuratu ahalko dira. 

Ekintzei buruzko informazio gehiago (ordutegia, dirua, garraioak, materiala...):
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus