Gabon hauetan oparitu gertuagoko bonuak

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 09:32

Gertuago kanpaina arrakastatsua izan da azken hilabete hauetan. Herriko hainbat saltokik eta mota guztietako enpresek parte hartu dute, baina oraindik ere bono batzuk geratzen dira nahi dituztenentzat. Gabonak gainean ditugun honetan, herriko produktu eta zerbitzuak oparitzea ezin egokiago izan daiteke.

Gogoratu, %20ko deskontua dela kanpaina honek bultzatzen duena. Hona hemen oraindik aukeran bonuak dituzten komertzioak:

Elikadura dendetan oraindik ere aukera zabalak daude okindegietan batez ere: Aizpurua Okindegian, Opil Goxon, Herrikobarra Okindegian edota Laukote Okindegi-kafetegian. Gainerako elikadura komertzietan ere oraindik bada aukerarik Imanol Txapartegi Harategian edota Al-Rai fruta eta janari dendan.

Elikaduraz ari garenean, gabonetan ohikoa izaten da bazkari eta afariak egitea, edo horretarako aukera oparitzea. Ostalaritza ez da bere momenturik onena pasatzen ari, eta laguntza handia izan liteke herriko taberna, jatetxe eta sagardotegientzat. Jatetxeen artean, Zumeta, Antxeta eta Atxega Jauregiak oraindik badituzte bonuak aukeran, bai eta Aginagako Sekaña Erretegiak ere. Tabernei dagokienean, Txiriboga, Bordatxo eta Txirristra daude hirigunean, Arrate Aginagan eta Gure Elkartea Santuenean. Sagardotegien kasuan, Santueneako Aialde Berrik sagardo botilak eskaintzen ditu kaxatan bono bidez erosteko. Aginaga Sagardotegian ere bada afari edo bazkari politen bat egiteko aukera geratzen zaizkien bono apurrak aprobetxatuta.

Arropa, mertzeria, lurrindegia, oinetakoak eta orokorrean modari lotutako osagarriak saltzen dituzten komertzioen artean. Aldamu konponketetan oinetakoak konpontzeko aukeran daude hainbat bono.

Ile-apaindegi eta estetika zentroei dagokienean, Anais Estilistak eta Ane Ile-apaindegiak eskaintzen dituzte bono batzuk gabonak gainean direla eta apain-apain jarri nahi duten horientzat.

Elkar ikusteko arazoak dauden garai hauetan loreak oparitzea ere nahiko ohiko bilakatzen ari da, eta horretarako bonuak geratzen zaizkie oraindik ere Urtinea loradendan. 

Negua gainean dugun honetan ere, hotzeria eta bestelako birusak harrapatzea nahiko ohikoa izaten da, eta gisa honetako gaitzei eta bestelakoei aurre egin eta osasuna zaintzeko Farmacia Amenabarren bono batzuk badaude oraindik erabilgarri.

Burdindegian edo etxerako produktuen beharra dutenek oraindik ere eskuragai dituzte hainbat bono Juantxo Burdindegian eta Bazar Chinan.