Gabonetako oporren hasiera ospatzeko "Aioko" ikuskizunaz gozatzen ari dira hainbat haur

Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 17:22

Gabonetako oporrei hasiera emateko aukera paregabea izan dute hainbat haurrek. Sutegiko auditorioa goraino bete dute txikienek "Aioko" ikuskizuna ikusteko. Argi eta itzalekin osatutako ikuskizun berezia da "Aioko" eta asko gustatu zaie bertaratu direnei. 

Aniztasuna altxorra dela esaten da, gauzak modu desberdinean egiteak konponbideak ekartzen dituela, bada guzti horretaz Aioko uharteko biztanleak ez dira konturatu. Desberdinak izateagatik baztertuak izan diren bi haurren istorioa da "Aioko" eta haien bidez beren komunitateak dituen komunikazio eta zainketa arazoak, hondamendi naturalak, jeinuak, munstroak eta bidaia zoragarriak ezagutzeko aukera izan dute Sutegira bertaratutako haurrek.