Urtarrilaren 4an Kiroldegian

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak agortu egin dira

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 21a, 09:12

"Amaren intxaurrak" ikuskizuna plazaratuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urtarrilaren 4an 18:00etan Oiardo Kiroldegian. Ikuskizunerako sarrerak aurrez eskuratu behar ziren NOAUAn. Gaur goizeko 9:00etan jarri dira salgai eta ordubete eskasean amaitu dira. 

Ikuskizun berrian, Marimototsen ama izango dute gogoan, duela hiru urte hil zena. Intxaurrondoa landatu zuten amaren oroimenez, bere agurrean. Intxaurrondo horrek emandako fruitutik abiatzen da istorioa: intxaurrak jan ahala, Marimototsen amarekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Behin dolua igarota, pozez daude pailazoak eta irri begiratzen dute bai iragana, bai oraina, bai eta etorkizuna ere. Intxaur zaporeko irriak dira.

Hortxe, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Amaren intxaurrak" ikuskizun berriaren abiapuntua. Urtarrilaren 4an Usurbil eskainiko dute, 18:00etan hasita Oiardo Kiroldegian. Segurtasun neurriengatik, aforoa 310ekoa izango da. 


PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Eguna: urtarrilak 4, astelehena.
Ordua:
18:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Zehaztasunak: "Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guz enak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!"

Sarrerak: AGORTUTA:
Oharrak:
-Urtebetera arteko haurrek sarrera doan.
-Sarrerako atea 17:30etan irekiko da.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.