usurbilkultura.eus

Datozen kultur hitzorduetarako sarrerak sarean eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 21a, 09:38

Egungo osasun krisialdira, prebentzio neurri zorrotzetara egokitutako kultur eskaintza prestatu dute herri eragile anitzek asteotarako. Hitzordu bat baino gehiagorako izena aurrez eman beharko da usurbilkultura.eus atarian. Doako sarrerez gain, ordaindu beharrekoak ere bide telematiko honetatik eskuratu ahalko dira. Ekitaldiotarako txartelak hain zuzen:

USURBILKULTURA.EUS
Abenduak 22, asteartea
17:00 Txotxongilo-antzerkia: "Etxean goxo" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 75 lagun.
Zehaztasunak: "Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da". "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana".
Egileak: Rosa Martinez eta lagunak.
Sarrera: 3 euro. Sarrerak aurrez usurbilkultura.eus atarian.
Nori zuzendua: 3 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 26, larunbata
12:00 Orbeldiren emanaldirako entsegu irekia Aginagako Ariztitxo frontoian.
Edukiera: 117.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeak herriari eskainitako emanaldia plazaratuko du abenduaren 27an 18:30etan Oiardo Kiroldegian. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun. Hitzordua prestatzeko entsegu irekia deitu dute.
Oharra: sarrerak doan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.

18:00 "Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Partaideak:
-Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak.
-Xabier San Sebastian: ahotsa eta gitarra.
-Joserra Senperena: pianoa.
-Quico Pugès: biolontxeloa.
Zehaztasunak: "Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Leek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantaak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu". 
Sarrerak: agortuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


Abenduak 27, igandea
17:00 "Tomaxen abenturak. Azken balea" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Zehaztasunak: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax kolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana".
Sarrerak: doan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus atarian.
Adina: 4 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

18:30 Orbeldi Dantza Taldekoen "Sokan Dantzan" emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Edukiera: 105 lagun.
Zehaztasunak: Herriari ohore eginez dantzan agurtuko dute Orbeldikoek ezohiko 2020. urtea abenduaren 27an. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”, iragarri dute herriko dantzariek. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun.
Oharra: emanaldirako entsegu irekia deitu dute abenduaren 26an 12:00etan Aginagako Ariztitxo frontoian.
Sarrerak: aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.


Abenduak 28, igandea
17:00 "Bertsojasa" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Zehaztasunak: "Bat-bateko bertso saioak badu ezaugarri berezi bat: entzulearen parte-hartzea. Bertsolariak aurrean duen entzulearengan zerbait eragitea du helburu: harridura, poza, tristura, algara, gogoeta... Eta entzuleak bere begi, aurpegikera, txalo edo isiltasunarekin ematen dio feedback, bertsolariaren inprobisazio ariketan esku-hartuz. Beraz, zer gertatuko litzateke publikoa haur edo gaztetxoek osastuko balute? Bertso jasa, bat-bateko jolasa!".

Sarrerak: doan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Nori zuzendua: 9-12 urte artekoentzat.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Bota Punttuba.


Urtarrilak 2, larunbata
19:00 "Petti: "Manipulazio estrategiak" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Egitasmo honek pentsamendua, hitza eta musika batzen ditu. Noam Chomsky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Sylvain Timsitek hamar puntutan bildu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi".
Sarrera: 8 euro, aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.