Ikusentzunezko arloa indartu asmoz, Ekinean izeneko atala sortu genuen noaua.eus web orrialdean. Udaberri partean lehen lau gonbidatuen bideoak eman genituen argitara. Gaurkoan, lehen denboraldia osatzera datozen gainontzeko elkarrizketak sareratu ditugu.
Kalitatezko bideo-elkarrizketak dira denak, Luis Jambrinak editaturikoak. Bera izan da 9 bideo-elkarrizketa hauen errealizadorea.
Udaberrikoak nahiz negukoak, denak ondoko atalean batu ditugu: Ekinean.
Egin klik aldameneko estekan eta solasaldi guztiez gozatzeko moduan izango zara: https://noaua.eus/bereziak/ekinean