Txikierdi eta Troia artean N-634 errepidean hilabete hasieratik egiten ari diren lanak eten egingo dituzte datozen bi asteotan. Ondorioz, bidea guztiz zabalik izango da, gaur hasi (abenduak 23) eta urtarrilaren 4ra arte.
Gogoan izan, Txikierdi eta Troia lotzen dituen errepide honen mendi magala egonkortzeko lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundia hilabete hasieratik. Lanok tarteko, erreietako bat, Usurbil aldera etortzekoa itxita egongo da hiru hilabetez. Semaforoek kudeatuko dute egunero 24 orduz, ibilgailuen joan etorria.
Pare bat ohar Troiako pasabideari dagokionean. Oinezkoentzat dakizuenez, errepidea zeharkatzeko semaforo bat jarria zegoen. Lanok iraun artean semaforoa ez da martxan izango. Bigarren oharra; Kalezarretik behera Troia aldera autoz doazenek, ezingo dute N-634 errepidera sartu Donostia aldera joateko. Usurbil aldera doan noranzko bidea baliatu ahalko dute. Aipatu moduan, Donostia aldera doan erreia ez.