Txotxongilo ikuskizun jendetsua Sutegin

Erredakzioa 2020ko abe. 23a, 09:49

Txotxongilo ikuskizun jendetsua eskaini dute Sutegin haur txikientzat. Herriko eskola guztietan jada hartu dituzte oporrak, eta aurtengo gabonak haurrentzat ere desberdinak izango badira ere, Udalak hainbat ikuskizun eta ekimen antolatu ditu haientzat. 

Ikuskizun honetako protagonista nagusia arratoi arrunt bat da. Izen gabeko protagonistak etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utzi eta abenturak bizi ditu. Bidaian pertsonaia askorekin egin du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.