Koronabirusa

79,14raino murriztu den intzidentziari eusten dio Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 23a, 13:01

Eremu berdera (60tik beherako intzidentziara) hurbiltzen doa Usurbil. Egun 100.000 biztanleko 14 eguneko 79,14ko intzidentzia tasa du. Hiru egunez jarraian covid19 kasu berririk gabe da udalerri hau. Azken asteotan kasuek beherantz nabarmen egin dute. Abendua hasi zenetik hilaren 22ra arte, 12 egunetan ez da kasu berririk antzeman.

Hirugarren egunez jarraian covid19 kasu berririk ez Usurbilen, azken 7 egunetan bi kasu soilik, eta nabarmen jaitsi den 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa nabarmendu behar gaur ere; atzoko zifra berean da, 79,14an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteazken honetan argitara emandako datu epidemiologikoen arabera. Eremu horian, baina berdetik hurbil. Kolore horretara igaroko gara, intzidentzia 60tik behera murrizten bada. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Covid19 kasu berririk ez
Koronabirus kasu berririk ez azken 24 orduotan Usurbilen hirugarren egunez jarraian. Abendua hasi genuenetik 17 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 234 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Azken aldian kasu berrien agerpenean izan den beherakadaren erakusle datuok; kasu berririk gabeko 3 egun izan zituen Usurbilek azaroan, bost urrian. Abenduan aldiz, 22 egunetatik 12 egunetan ez da kasu berririk antzeman.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20: 0.
-Abenduak 21: 0.
-Abenduak 22: 0.

Usurbilek intzidentzia baxuena Buruntzaldean 
Usurbil eta Lasarte-Oria ere eremu horian dira. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldea ere; 203,68ko intzidentzia du egun. 22 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; Astigarraga soilik dago eremu laranjan. Gainerakoak horian, 300etik beherako intzidentziarekin. Usurbilek du egun intzidentzia baxuena Buruntzaldean, baita Gipuzkoan ere 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean:
-Andoain: 200,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,50. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Astigarraga: 372,17 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 119,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Lasarte-Oria: 254,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 19 kasu).
-Urnieta: 113,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Usurbil: 79,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 2 kasu).  

Gipuzkoa ere eremu horirantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia metatua 311,77koa da egun. Eremu laranjan segitzen du, horira igarotzear da. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 6 udalerri ditu eremu gorrian, 8 eremu laranjan eta 20 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 9.579 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 473 izan dira positiboak; 184 Gipuzkoan, 202 Bizkaian eta 83 Araban. 4 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 86 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.88koa da gaur. 

Abenduaren 14tik 20ra 93 hildako izan direla ohartarazi du Osasun Sailak.

Xehetasun gehiago hemen: covid19