Etxe giroaz gozatzeko aukera ezinhobea jai egunotan. Euria eta hotza iragarri dute hurrengo orduotarako. Eta mendietan elurra. Agian, Andatza zuritu dezake ostiralean, Euskalmet meteorologia agentziak egindako iragarpena kontuan hartzen badugu. Abisu horia ezarri du ostegun gaueko 21:00etan hasi eta larunbat goizeko 9:00ak arte, elurragatik. 1.000-1.200 metrotan zuritu dezake lehenik baino beherago baita orduek aurrera egin ahala; gauean 800-900 metrotan. Eta ostiralean zehar larunbat goizera arte, 500-600 metrotan; Andatzak 564 metroko garaiera du. Ostiralean hain zuzen, "zaparrada txikiak botako ditu, goizaldean zenbait lekutan ertainak, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean". 600 metrotan 5 zentimetrotan pila daiteke elurra, Euskalmet-en arabera.
Giro honetan, ostegunean Usurbilen, "zerua tarteka hodeitsu egongo da eta tarteka zaparrada batzuk bota ditzake. Arratsaldean zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean haizeak ipar-osagaira egingo du. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira".
Bihar (abenduak 25), "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, goizaldean zenbait lekutan ertainak. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da; tenperatura minimoak leku askotan egun amaieran neurtuko dira".