usurbilkultura.eus

Urteko azken egunetako kultur ekitaldietarako izen ematea itxita jada

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 24a, 08:55

Orbeldiren "Sokan Dantzan" emanaldia bera eta entsegu saioa, "Bertsojasa", "Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak" eta "Tomaxen abenturak. Azken balea" ikuskizunak... Egungo osasun krisialdiko prebentzio neurri zorrotzetara egokituriko hainbat kultur hitzorduez gozatzeko aukera izango da hurrengo egunotan, herri eragile anitzen arteko elkarlanari esker. Hitzordu guztiotarako sarrerak eskuratzeko epea itxita dago jada. Soilik, Pettiren urtarrilaren 2ko "Manipulazio estrategiak" emanaldirako txartelak dituzue eskuragarri usurbilkultura.eus atarian.

USURBILKULTURA.EUS
Abenduak 26, larunbata
12:00 Orbeldiren emanaldirako entsegu irekia Aginagako Ariztitxo frontoian.
Edukiera: 117.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeak herriari eskainitako emanaldia plazaratuko du abenduaren 27an 18:30etan Oiardo Kiroldegian. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun. Hitzordua prestatzeko entsegu irekia deitu dute.
Sarrera: izen ematea itxita.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.

18:00 "Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Partaideak:
-Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak.
-Xabier San Sebastian: ahotsa eta gitarra.
-Joserra Senperena: pianoa.
-Quico Pugès: biolontxeloa.
Zehaztasunak: "Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Leek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantaak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu". 
Sarrerak: agortuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


Abenduak 27, igandea
17:00 "Tomaxen abenturak. Azken balea" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Zehaztasunak: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax kolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana".
Sarrerak: izen ematea itxita.
Adina: 4 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

18:30 Orbeldi Dantza Taldekoen "Sokan Dantzan" emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Edukiera: 105 lagun.
Zehaztasunak: Herriari ohore eginez dantzan agurtuko dute Orbeldikoek ezohiko 2020. urtea abenduaren 27an. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”, iragarri dute herriko dantzariek. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun.
Oharra: emanaldirako entsegu irekia deitu dute abenduaren 26an 12:00etan Aginagako Ariztitxo frontoian.
Sarrerak: izen ematea itxita.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.


Abenduak 28, astelehena
17:00 "Bertsojasa" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Zehaztasunak: "Bat-bateko bertso saioak badu ezaugarri berezi bat: entzulearen parte-hartzea. Bertsolariak aurrean duen entzulearengan zerbait eragitea du helburu: harridura, poza, tristura, algara, gogoeta... Eta entzuleak bere begi, aurpegikera, txalo edo isiltasunarekin ematen dio feedback, bertsolariaren inprobisazio ariketan esku-hartuz. Beraz, zer gertatuko litzateke publikoa haur edo gaztetxoek osastuko balute? Bertso jasa, bat-bateko jolasa!".

Sarrerak: izen ematea itxita.
Nori zuzendua: 9-12 urte artekoentzat.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Bota Punttuba.


Urtarrilak 2, larunbata
19:00 "Petti: "Manipulazio estrategiak" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Egitasmo honek pentsamendua, hitza eta musika batzen ditu. Noam Chomsky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Sylvain Timsitek hamar puntutan bildu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi".
Sarrera: 8 euro, aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


Urtarrilak 4, astelehena
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Amaren intxaurrak" Oiardo Kiroldegian.

Zehaztasunak: "Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guz enak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!".

Sarrerak: agortuak.
Oharrak:
-Sarrerako atea 17:30etan irekiko da.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.