Olentzeroren mezua: "Pozik pasako naiz zuen eskaerak betetzera"

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 24a, 20:09

Badator Olentzero bai, covid19-ak ez dio eragotziko gaur gauean opariak banatzea. Prebentzio neurri zorrotzen artean egingo du bere lana, baina ohi bezala, urteroko ilusio berberarekin, opariz betea dator. Gau berezi honen atarian, covid19-ak eragindako pandemiagatik ezin izan diogu harrera jendetsurik egin Olentzerori plazan. Teknologia berriak baliatu behar izan ditu, bere mezua zuenganatzeko. Albiste honi atxikia doakizue, herri elkarlan zabalak ahalbidetu duen ikus-entzunezko ederra.

Aurrez aurreko harrera jendetsua ezin izan diogu egin Olentzerori, baina alternatiba eder askoa duzue hemen. Herri elkarlan zabalak ahalbidetu du albiste honi atxikia duzuen sortze-lan ikusgarria. Olentzerok bere mezua aurten teknologia berrien bideetatik zabaldu behar izan du "gaitz zikin hau dela eta", "Su berri" izeneko ondoko bideoan egoki asko azaltzen duen moduan, 

Covid19ak eragindako pandemia tarteko hain zuzen, "aurten ezingo gara familia giroan bildu". Baina Euskal Herriko ikazkinari bere lana egiten ez dio eragotziko koronabirusak. Guztia prest du jada etxez etxe opariak banatzen hasteko. "Pozik pasako naiz zuen eskaerak betetzera", adierazi du Olentzerok. Dagoeneko eskutitzak jaso dituela aipatu du. "Ia zer jartzen didazuen zuen etxera iristen naizenean". Une horri begirako eskaera argia haurrei; "lo lasai egin" Olentzero opariak banatzen ari den artean.

Auzolan ederra
Ikus-entzunezko lan eder honen atzean dagoen auzolana da hain zuzen, bideoak berak hasieratik amaierara islatzen duena. Adar eta txalaparta doinuak, txondorra pizteko prestaketa lanak, galtzagorriak, dantzari oso bereziak basoan... Eta Olentzeroren etorrera eta bere mezua noski. Hoberena zuen begiekin ikustea. Albiste honi atxikia duzuen bideoa, Youtuberen "NOAUA!TB" orrialdean ere ikusi eta entzun dezakezue.


PARTE HARTZAILEAK
"Su berri" izeneko ikus-entzunezko sortze lan hau auzolanean, herritar eta eragileen arteko elkarlanak ahalbidetu du. Hemen duzue ekimen honetako parte hartu dutenen zerrenda:
Joxelu Zabala Amundarain: Adar jolea.
Marina Otxoteko (Oreka Tx): Txalapartaria.
Harkaitz Martinez de San Vicente (Oreka Tx): Txalapartaria.
Ainara Ullate (Muxurbil Antzerki Taldea): Mari Domingi.
Pako Agudo (Muxurbil Antzerki Taldea): Baso zaina.
Damaxo Lizaso: Olentzero.

Galtzagorriak
Noa Garcia de Eulate Azkonobieta
Joanes Ostolaza Jauregi
Pau Artola Fernandez
Aimar Arruti Vaquero
Iraide Delgado Sedeño
Uxuri Landa Calvo

Orbeldi Dantza Taldea
Eva Fariña 
Garbiñe Errekondo
Aintzane Aizpurua
Elixabet Eizagirre
Marijo Martinez
Axier Otegi

Irudia eta edizioa
Luis Jambrina
Juanfe Garcés

Musika
Ixak Arruti Aranburu

"Hator Hator" abestia
Ixak Arruti Aranburu: Musika eta ahotsa.
Elene Alustiza Egileta: Ahotsa.
Jurgi Toboada: Nahasketak.

Atrezzoa
Hurbilago Elkartea

Gidoia
Axier Otegi

Zuzenketak
Elixabet Eizagirre

Film hau Usurbilgo hainbat herritar, talde eta elkarteren lanak ahalbidetu du, Usurbilgo Udalaren babesa eta ekoizpenari esker. Esker bereziak Iartzazabal baserrikoei beraien etxean sartzen utzi eta gure etxean bageunde bezala zaintzeagatik.

Milesker denoi.