Izen ematea itxita

Gaztetxoei zuzenduriko "Bertsojasa" eta "Tomaxen abenturak" urtea borobiltzeko

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 26a, 09:30

Haur eta gaztetxoei zuzenduriko ikuskizun bana urtea amaitzeko; "Tomaxen abenturak. Azken balea" eta "Bertsojasa" Sutegin, abenduaren 27an eta 28an hurrenez hurren. Bi emanaldiotarako izen ematea itxita dago jada.

URTEKO AZKEN EKITALDIAK
Abenduak 27, igandea
17:00 "Tomaxen abenturak. Azken balea" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Zehaztasunak: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax kolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana".
Sarrerak: izen ematea itxita.
Adina: 4 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 28, astelehena
17:00 "Bertsojasa" Sutegiko auditorioan.
Edukiera: 78 lagun.
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Maialen Akizu.
Zehaztasunak: "Bat-bateko bertso saioak badu ezaugarri berezi bat: entzulearen parte-hartzea. Bertsolariak aurrean duen entzulearengan zerbait eragitea du helburu: harridura, poza, tristura, algara, gogoeta... Eta entzuleak bere begi, aurpegikera, txalo edo isiltasunarekin ematen dio feedback, bertsolariaren inprobisazio ariketan esku-hartuz. Beraz, zer gertatuko litzateke publikoa haur edo gaztetxoek osatuko balute? Bertso jasa, bat-bateko jolasa!".

Sarrerak: izen ematea itxita.
Nori zuzendua: 9-12 urte artekoentzat.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Bota Punttuba.