Herriaren omenezko dantza ikuskizuna

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 26a, 12:52

Orbeldi Dantza Taldeak herriaren omenezko saio bat prestatu du. Bihar eskainiko dute, abenduak 27, arratsaldeko 18:30ean hasita Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Gaur entsegu orokorra egin dute Aginagan, jendaurrean. 

Herriari ohore egingo dion ikuskizuna plazaratuz agurtu nahi dute Orbeldi Dantza Taldekoek oso zaila izan den 2020. urte hau; "Soka Dantzan" saioa eskainiko dute igandean, abenduaren 27an Oiardo Kiroldegian.

Abenduak 27 igandea
18:30 "Soka Dantzan" emanaldia Oiardo kiroldegian.
Edukiera: 105 lagun. Izen-ematea itxita dago.